Nabigatzeko gida

Nola nabigatu Aurrekontu Administrazioaren Interneteko atarian? www.pap.minhap.gob.es

Goiburuan, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritza identifikatzen da. Horrek osatzen du aurrekontu-administrazioaren eremua.

Eremu horretan daude, halaber, Estatuko hizkuntza ofizialetako eta ingelesezko edo frantsesezko bertsioetarako sarrerak.

Nabigazioaren hasierako orrirako sarbidea, atariaren mapa, argitaratutako edukiei buruzko kontsultak artatzeko helbideetarako sarbidea, eta bilaketak egiteko aukera ere hor daude.

Erdiko eremuan, goialdean, hiru kanal hauek daude:

  • Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritza
  • Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusia
  • Bulego birtuala

Erdiko eremuan, baina behealdean, zuzendaritza-zentroek eta administrazioaren atariaren kudeatzaileek nabarmendu nahi izan dituzten berriak agertzen dira.

Bestalde, eskuinaldean, Estatuko Administrazio Orokorraren instituzio-kanpainetarako sarbideak daude.

Orri-oinean, gida honetarako esteka dago, eta atari honek betetzen dituen estandar batzuk ere azaltzen dira.

Secretaría General de Presupuestos y Gastos

Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritza

Zuzendaritza-organo honi dagokio, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministroaren mende, hauek zuzendu eta koordinatzea:

  • Estatuko sektore publikoa planifikatzea, programatzea eta haren aurrekontuak egitea, Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
  • Estatuko sektore publikoko langileen kostuak planifikatzea, programatzea eta haien aurrekontuak egitea, eta klase pasiboen erregimeneko pentsioak onartu eta ordaintzea, Langileen Kostuetako eta Pentsio Publikoetako Zuzendaritza Nagusiaren bidez.
  • Europako Funtsen eta eskualdeko pizgarrien diseinua, plangintza eta haien inguruko ekintzak; bereziki, eskualdeko politika ekonomikoari bideratutako funtsen kudeaketa eta, Europako Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Orokorraren bidez, Europako Batasuneko aurrekontuan Espainiaren parte-hartzearen segimendua eta kudeaketa egitea.

Funtzio horiek erabiltzean, hark bere gain hartzen ditu Gastu Politiken Batzordearen eta Diru Sarreren Batzordearen koordinazioa, eta haien presidente izango da Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministroa ez dagoenean. Halaber, bere gain hartuko ditu Programen Analisirako Batzordeen presidentetza, Higiezinen eta Ondareen Jardueren Finantza Koordinaziorako Batzordearen presidenteordetza eta Inbertsio Publikoen Batzordeko eta Eskualdeko Pizgarrien Kontseilu Errektoreko presidentetza.

Web-gune honen bidez, idazkaritzaren jarduera guztiei buruzko informazio eguneratua lor daiteke, eta harremanetarako helbideen bidez, unitate bakoitzarekin kontaktuan jar daiteke.

Antolakuntza eta alderdi orokorrak.

Aurrekontu eta Gastuetarako Estatuko Idazkaritzaren eta haren zuzendaritza-zentroen antolakuntza-egitura eta funtzioak aurkezten dira atal honetan:

  • Aurrekontuetarako Zuzendaritza Nagusia.
  • Langileen Kostuetarako eta Pentsio Publikoetarako Zuzendaritza Nagusia.
  • Europar Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusia.

Estatuko Aurrekontu Orokorrak

Atal honetan, aurtengo ekitaldiko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko informazio jasotzen da, onartutakoena nahiz haien proiektuei dagokiena. Aurrekontuen edukia hainbat liburutan azaltzen eta laburbiltzen da. Hauek dira zehazki: liburu horia, Gorte Nagusiei Aurrekontu Proiektua aurkezteko liburua; koaderno zuria, liburu horiaren laburpena; eta liburu urdina, aurrekontuen sarrerari eta egiturei buruzkoa.

Honako hauei buruzko informaziorako sarbidea ematen du:

  • Beste ekitaldietako aurrekontuak.
  • Europar Batasuneko, autonomia-erkidegoetako eta tokiko erakundeetako aurrekontuak.
  • Aurrekontuen araudia.
  • Ekonomia- eta finantza-txostena.
  • Aurrekontu-estatistikak. Bestelako aurrekontu-dokumentazioa. Orri honen bidez, informazio honetara jo dezakezu:
    • Lan-dokumentuak.
    • Makroekonomiako datu-baseak.
    • Aurrekontu eta Gastu Publikoaren aldizkaria.
    • Egonkortasun-programak.
    • Dokumentazio historikoa.
    • Bulego birtuala.

Europar Batasuneko Funtsak

Espainian EBko Egitura Funtsen aplikazioaren kudeaketa aztertzeaz, ebaluatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen den administrazio zentraleko organoa da Europar Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusia. Batez ere, EGEFen eta Kohesio Funtsen aplikazioaz arduratzen da, administrazioko beste erakunde batzuek gai horretan dituzten eskumenei eragin gabe.

Klase pasiboen pentsioak

Hauek dira, besteak beste, Langileen Kostuetarako eta Pentsio Publikoetarako Zuzendaritza Nagusiak dituen funtzioak: funtzionario zibilen Estatuko klase pasiboen erregimeneko pentsioak onartzea eta ordaintzea; funtzionario militarren pentsioak ordaintzea; Gerra Zibilaren ondoriozko pentsioak eta kalte-ordainak kudeatzea; indarkeriazko eta askatasun sexualaren aurkako delituen biktimentzako laguntzak kudeatzea; terrorismo-ekintzengatiko pentsioak kudeatzea, Gizarte Segurantzako erregimen publikoko pentsio berezirik jasotzeko eskubiderik izan ez dutenentzat; eta Elikagaiak Ordaintzeko Berme Funtseko aurrerakinak kudeatzea.

Emandako zerbitzuak etengabe hobetzeko, eta herritarrek administrazioarekin duten harremana errazteko hartua dugun konpromisoa betez, eremu honetan klase pasiboen zerbitzuei buruzko informazio guztia emateaz gainera, telematikaren bidez zerbitzu horiekin zerikusia duten kudeaketa guztiak egiteko aukera ematen dizugu.

Zehazki, Klase Pasiboen Bulego Elektronikoak ahalbidetzen du Internet bidez kudeaketa eta kontsulta jakin batzuk egitea. Horrela, jada ez da beharrezkoa Langileen Kostuetarako eta Pentsio Publikoetarako Zuzendaritza Nagusiaren edo Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzen bulegoetara bertaratzea (kontsulta ezazu Zerbitzu Elektronikoen Karta eta Klase Pasiboen Bulego Elektronikoari buruzko informazio-triptikoa).

Langileen gastuak

Langileen Kostuetarako eta Pentsio Publikoetarako Zuzendaritza Nagusiaren esku dago, besteak beste, legez Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioari esleitutako eskumenak gauzatzea, langile aktiboen ordainsarien arloko neurrietatik eratorritako kostuei eta administrazioko organoetako lanpostuak betetzeari dagokienez.

igae

Estatuko Administrazioaren Kontu Hartzailetza Nagusia

La Intervención General de la Administración del Estado, adscrita a la Secretaría de Estado de Presupuestos y Gastos con rango de subsecretaría, tiene a su cargo:

  • Barne-kontrola, kontu-hartzailetzarako eta finantza-kontrolerako dituen eskumenak egikarituta.
  • Diru-laguntzen eta laguntza publikoen segimendua eta kontrola
  • Europar Batasuneko funtsak kontrolatzetik eratorritako jarduerak, ikuskaritzako agintaritza-eginkizunak gauzatzeari dagokionez.
  • Kontabilitate publikoaren zuzendaritza eta kudeaketa.
  • Sektore publikoaren ekonomia-kontuak taxutzea.
  • Kudeaketa-organoen aholkularitza, kontrol-funtzioa duen aldetik.
  • Ekonomia- eta finantza-informazioa kudeatzea, kontabilitate- eta kontrol-funtzioak dituen aldetik.
  • Tokiko ogasunekin harremanetan egotea, horiek bidali behar duten kontabilitate-informazioa jaso, eta sektore publikoaren ekonomia-kontuak taxutzeko.
  • Delitu publiko ekonomikoei dagozkien prozeduretan Justizia administrazioari laguntzea eta harekin lankidetzan aritzea.
  • Aurrekontu eta Gastuetarako Estatuko Idazkaritzaren eta Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiaren informatika-politika planifikatzea, diseinatzea eta gauzatzea, haien jarduerei euskarria ematea, eta haien organoen proiektu informatikoetarako aholkua, koordinazioa eta tresneria eskaintzea.
  • Justizia Administrazioaren laguntza izatea eta harekin kolaboratzea ordenamendu juridikoak egozten dizkion funtzio eta eskumenekin erlazionatutako delituei buruzko prozeduretan, Justizia Ministerioarekin egindako hitzarmenean finkatutako baldintza eta mugen barruan

Antolaketa eta alderdi orokorrak

Informazio hau ematen da:

  • Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiaren antolamendua eta funtzioak
  • Lan-eskaintza publikoa
  • Langileen lehiaketak
  • Indarrean dauden eskaintza publikoak

Aurrekontua eta kontabilitate publikoa gauzatzea

Hauei buruzko informazioa ematen du:

  • Estatuaren Aurrekontu Orokorrak
  • Estatuko Administrazio Orokorraren Aurrekontua gauzatzea
  • Estatuaren eta haren erakundeen inbertsioaren lurraldekako banaketa
  • Aurrekontuaren likidazioa
  • Aurrekontuaren likidazioaren aurrerapena
  • Estatuko Administrazio Orokorraren Kontuaren laburpena
  • Estatuaren Kontu Orokorra
  • Ordainketa-epeen betetze-mailari buruzko txostena
  • Kontabilitate publikoari buruzko araudia
  • Kontabilitate-arauak aplikatzeko irizpideak
  • Kontabilitate Plan Orokor Publiko berria

Sektore publikoaren ekonomia-txostenak eta -kontuak

Sektore publikoaren ekonomia-kontuei buruzko informazioa aurki daiteke. Informazio hori epigrafe hauetan sailkatua dago:

  • Argitalpenak
  • Kontabilitate Nazionala
  • NDFren SDDS proiektua

Gastu publikoaren kontrola

Atal honek informazio hauetara sartzeko aukera ematen du: Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiak egindako ekonomia- eta finantza-kudeaketaren kontrolaren xedapen orokorrak; aurretiko fiskalizazioan aplika daitezkeen berariazko xedapenak; sektore publikoaren ikuskapen-arauak eta arau teknikoak; eta komunitate-funtsen finantza-kontrolari aplikatzekoa den araudia.

Prozedurak

Atal honetan, diru-laguntzen eta laguntza publikoen finantza-kontrolerako prozedurari buruzko informazioa ematen da —Estatuko Administrazioko Kontuhartzailetza Nagusiak du horren eskumena—. Halaber, telematikoki izapidetzeko aukera eskaintzen da.

Araudiak eta txostenak

Atal honen bidez, atari honetan lantzen diren gaiei buruzko araudietara sar daiteke.

Era berean, autonomia-erkidegoetako Kontu Hartzailetza Nagusietako web-guneetara, eta IGAEren antzeko funtzioak betetzen dituzten beste Estatu batzuetako erakundeen web-guneetara sar daiteke hemendik.

  • Aurrekontuaren eta gastu publikoaren araudiak
  • Proiektu arautzaileak
  • Aurrekontuak
  • Kontabilitate publikoa
  • Kontrol publikoa
  • Klase pasiboak
  • Langileen gastuak
  • Europar Batasunaren Funtsak
  • Lurralde-finantzaketa
  • Lei datu-basea (legeria eta txostenak)
  • Autonomia Erkidegoetako Kontu Hartzailetza Nagusiak
  • Autonomia Erkidegoetako Araudia
  • Europar Batasuneko estatu kideen erakundeak, antzeko funtzioak dituztenak
  • Iberoamerikako estatu-erakundeak, antzeko funtzioak dituztenak

Argitalpenak

Atal honetan, argitalpenei buruzko informazioa hiru epigrafe hauetan sailkatua dago:

  • IGAEren katalogoa
  • On-line argitalpenak
  • "Cuenta con IGAE" aldizkaria

Estatistikak eta txostenak

Gai ekonomikoetarako Gobernuaren Batzorde Delegatuaren akordioari jarraiki (Gobernuak emandako informazio ekonomiko eta estatistikoaren gardentasunaren arloan egin beharreko hobekuntzei buruzkoa, 2005eko urtarrilaren 14ko Ministro Kontseilua), honako hauei buruzko estatistikak eta txostenak ematen dira:

  • Aurrekontuak
  • Aurrekontuak gauzatzea eta likidatzea
  • Kontabilitate Nazionala
  • Klase pasiboen pentsioak
  • Langileen gastuak
  • Europako funtsak

Estatuko Sektore Publikoko Erakundeen Inbentarioa (INVESPE)

Estatuko Sektore Publikoko Erakundeen Inbentarioa argitaratzeak haien egitura, dimentsioa eta osaketa ezagutaraztea du helburu.

Aurrekontuen 47/2003 Lege Orokorraren 2. artikuluan zerrendatzen diren irudi juridiko guztiek osatzen dute, Estatuaren Administrazio Orokorrak izan ezik. Bestalde, modu osagarri eta bereizian, Estatuak, zuzenean edo zeharka, partaidetza gutxiengoan duen Partzuergo, Fundazio eta Enpresei buruzko informazioa jasotzen du, eta partaideei buruzko xehetasunak eta Kontabilitate Nazionalean duten sailkapenaren berri eman. Haien datu orokorrak, egitura-domeinua, ekonomia- eta finantza-magnitude aipagarrienak, eta ekitaldi bakoitzeko jarduera finantzatzen duten diru-sarreren banaketa (ehunekotan) ematen ditu.

Kontabilitate Publikoko Iberoamerikar Foroa (KPIF).

Iberoamerikako herrialdeen, Espainiaren eta Portugalen arteko hausnarketarako eta lanerako foro iraunkorra da. Helburua da elkar hobeto ezagutzea, eta kontabilitate publikoaren arloko esperientziak trukatzea.

Estekak

Aurreko bi kanaletan (SGPG eta IGAE) eduki antzekoa duten web-guneetarako estekak daude.

@dministración electrónica

Bulego birtuala

Bulego birtualaren bidez, klase pasiboen bulego elektronikora sar daiteke. Era berean, aplikazio informatiko eta programen bertsio eguneratuak deskargatzeko zerbitzuetara sartzea ahalbidetzen da. Aplikazio informatiko eta programa horiek baliagarriak dira kudeaketa-organo publikoen ekonomia- eta finantza-kudeaketarako. Halaber, Estatuko Administrazio Orokorrak, erakunde autonomoek, enpresa publikoek eta tokiko erakundeek Internet bidez bidal dezakete ekonomia- eta finantza-informazioa. Era berean, zerbitzu hauek eskaintzen ditu: erakunde publikoetatik sarbidea duten informazio-sistemen katalogoari buruzko informazioa; katalogo horretako edozein zerbitzu edo sistemetarako sarbidea eskatzeko zerbitzua; eta, baimen egokia lortu eta gero, sarbide mugatua duten datu-base edo aplikazioetako idazmahai pertsonalizaturako sarbidea.

Kanal hau hiru atal hauetan egituratzen da:

Dagoeneko ez dagoen Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Administrazio Prozedurak

Administrazio Publikoaren jarduera ia guztia administrazio-prozedurak eta -zerbitzuak kudeatzea eta izapidetzea izaten da. Prozedura horiek oso formalizatuta daude, administrazio-jarduerek arau batzuei jarraitu behar baitiete hertsiki.

Administrazio-prozesuen eta -zerbitzuen bidez, administrazioko organo eskudunek prestazioei, zerbitzuei eta herritarrek adierazitako asmoei buruzko erabakiak hartzen dituzte.

Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren eskumenetan sartzen diren administrazio-prozedura eta -zerbitzu nagusiak ezagutzeko, atal honetan (dagoeneko ez dagoen Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren atarirako estekaren bidez) prozedura horiei buruzko informazioa lor dezakezu. Era berean, horietako batzuk elektronikoki izapidetu ditzakezu.

Informazio-sistemen katalogoa

Atal honetan ageri den aplikazio-zerrenda (administrazio-unitate, erakunde publiko zein herri administrazio bakoitzekoa) Aurrekontu eta Gastuetarako Estatuko Idazkaritzaren informazio-sistemen katalogoari dagokio. Zerrenda horretara sartzeko, datu-basearen arduradunaren aurretiazko baimena behar da. Argibide gehiago izateko, sistema bakoitzari buruzko informazio zehatza lor daiteke haren izenaren gainean sakatuta, funtzio hori aktibo badago; bestela, eskatu informazio osagarria web-gune honetako orri nagusian ageri den helbidera mezu elektronikoa bidalita.

Horrez gain, Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzak eskaintzen dituen web-zerbitzuen katalogoa eskaintzen du orrialde honek, beste erakunde eta administrazio publiko batzuekiko elkarreragingarritasuna errazteko.

Sistema bakoitzari buruzko informazio espezifikoa behar izanez gero, haren izenaren gainean sakatuta eskura daiteke, funtzio hori aktibo badago; bestela, eskatu informazio osagarria webgune honetako orri nagusian ageri den helbidera, mezu elektroniko bat bidalita.

Informazio-sistemetara sartzeko eskaera

Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzaren alorrean, Ogasun eta Aurrekontuen Estatuko Idazkaritzaren 2009ko otsailaren 27ko Ebazpenak arautzen du Internet bidez ematen diren informazio-sistemetarako eta beste eduki edo zerbitzu elektroniko batzuetarako sarbidea. Ebazpen horrek arautzen du Aurrekontu eta Gastuetako Idazkaritza Nagusiko eta Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiko informazio-sistemen segurtasun-politika.

Oro har, zerbitzu horietara sartzeko, erabiltzaileak aurretik erregistratuta egon behar du; hau da, zerbitzu horietako bakoitzean sartzeko baimena izan behar du. Bestalde, geroz eta zerbitzu gehiagotan eskatzen da ziurtagiri elektroniko baten bidez sartzea. Ziurtatze-zerbitzuen hornitzaile baimendu batek eman behar du ziurtagiri hori.

Informazio-sistemetarako sarbidea

Atal honen bidez, Aurrekontu eta Gastuetako Estatuko Idazkaritzaren Informazio Sistemen Mahaigain Pertsonalizatura sartzen da. Bertan, aurretik baimendutako erabiltzaileak sartzeko baimena duen informazio-sistema bakoitzerako ikono bat aurkituko du.

IGAEren programak deskargatzea

Atal honetan Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak (IGAE) beste erakunde publikoei eskaintzen dizkien programen informazioa eta deskarga-prozedurak aurkezten dira. Programa horiek aurrekontu- eta ekonomia-informazioa IGAEra bidaltzea errazten dute, eta sektore publikoko ekonomia-kudeaketarako erabilgarriak dira.

Trukerako formatuak

Atal honetan, Aurrekontu Administrazioaren informazio-sistemekin informazioa trukatzeko zenbait formatu normalizatu eskuratu ditzakete administrazio horretatik kanpoko erabiltzaileek. Halaber, formatu normalizatuaren deskribapen laburra, hartzaileak, eta formatua zehazten duen araudia edo dokumentazioa eskaintzen zaizkie.

Aurrekontu-baliabideak

Atal honetan elementu hauek eskaintzen dira:

  • Estatuko Aurrekontu Orokorrak egiteari buruzko informazio-trukerako estandarrak.
  • Zentro kudeatzaileek Aurrekontuen Esparruetarako eta Estatuko Aurrekontu Orokorretarako proposamenak egiteko aurrekontu-txantiloiak.

Tokiko Kontabilitate Publikoa

Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak zure esku jartzen du atal hau, "Tokiko Kontabilitate Publikoa". Hemen aurkituko duzu tokiko erakundeen kontabilitatearekin lotutako informazioa: kontabilitateko araudia, kontuen formatu normalizatua, BASICAL aplikazioa, 2006ko urtarrilaren 1ean kontabilitatea irekitzeko gidak, tokiko kontabilitate publikoko foroa, eta abar.

Informazio osagarria

Aukera honetan, gainerako orri eta ataletan eskaintzen ez den informazio osagarria dago:

  • TELCONen espezifikazioak
  • Oinarrizko araudia
  • Informazio-oharrak
  • Jubil@

Utilitateak

Orrialde honetan, atari honetako zenbait edukitan sartzeko beharrezkoa den doako softwarea aurkituko duzu

Foroak.

Erabiltzaileei atari honetan lantzen diren gaiei buruz eztabaidatzeko, eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da foro hauen helburua.

Erabilera-arauak. Bi foro-mota daude: publikoak eta pribatuak. Foro publikoak edukietan interesa duten guztiei irekita daude. Doakoak dira, eta ez da beharrezkoa erabiltzailea aurretik erregistratzea. Foro pribatuetan, erabiltzaileak erregistratu egin beharko du, eta pasahitza izan, eta kasu bakoitzean ematen diren jarraibideak bete behar dira.

Alderdi orokorrak

Imagen institucional del Ministerio de Hacienda y Administraciones Públicas y de la Secretaría de Estado de Presupuestos y Gasto

Atariko orrien goiburuetan, Gobernuaren, Ministerioaren, AGEIren instituzio-logotipoak, beste hizkuntzetan dauden bertsioetara sartzeko aukera, web-bilatzailea eta menu osagarri batzuk azaltzen dira.

Hasiera | Mapa | Harremanak

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren instituzio-ezkutua sakatuta, Ministerioaren atarira sartzen da, eta AGEIren logotipoa sakatuta, Aurrekontu Administrazioaren atariko hasiera-orrira itzul daiteke uneoro.

Beheko aldean, kanal nagusietako edukiei buruzko berriak azaltzen dira.

Orri- oinean, menu osagarriaren eremuan, nabigatzeko gida, lege-oharra eta irisgarritasunari eta Interneteko estandar batzuen betetze-mailari buruzko informazioa agertzen da.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 valid xhtml10 valid css

Nola jakin non gauden?

Nabigazio-orrien erdiko markoko goialdean kanala, azpikanala eta orriko eduki informatiboaren gaia azaltzen dira.

Hasiera > Informazio osagarria > Oinarrizko araudia

Orri bakoitzaren goiburuan dagoen "Mapa" botoia sakatuta ere orienta gaitezke.

Nola aldatu hizkuntza?

Aurrekontu Administrazioaren atariko eduki askok bertsio eleaniztunak dituzte. Estatuko hizkuntza ofizialetan (gaztelania, katalana/valentziera, euskara eta galiziera) eta atzerriko bi hizkuntzatan (ingelesa eta frantsesa) nabiga daiteke. Hizkuntzak aukeratzeko menua atariko hasiera-orriko eta kanal nagusietako goiburuan dago, eskuinaldean.

Bienvenido | Benvingut | Ongi etorri | Benvido | Welcome | Bienvenue

Gaztelania (lehenetsitako hizkuntza) ez den beste hizkuntza batean nabigatzeko, erabili nahi den hizkuntzako "ongi etorri" hitza aukeratu behar da.

Edukiak inprimatzea

Orrialde bateko edukia inprimatzeko, ikono edo esteka hau sakatu behar da:

imagen impresora Inprimatzeko bertsioa

Ezintasunen bat duten pertsonentzako irisgarria den web-gunea, eta beste zenbait nabigazio-gailu dituena.

Aurrekontu Administrazioaren atariak W3Cren WAI (AA) estandarrak betetzen ditu.

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0

Atari honetako informazioa jaisteko gomendio teknikoak eta beharrezko programak:

  • Atari hau Internet Explorer 6.0 edo bertsio berriagoko, Firefox 3.0 edo bertsio berriagoko, Opera 9.0 edo bertsio berriagoko, eta K-Meleon 1.5.3 edo bertsio berriagoko nabigatzaileetarako dago optimizatuta.
  • Halaber, Opera Mini 4.2 edo bertsio berriagoa duten, edota Windows Mobile 6.5-ek edo bertsio berriagoek dakarten IE-ren azken bertsioa duten PDA eta telefono mugikorretatik sar daiteke bertara. Sistema eragileak hainbeste izanik, ezin dugu horiekin guztiekin zuzen nabigatzeko aukera bermatu.
  • 1024x768 pixeleko pantaila-bereizmenarekin, eta gehienera hiru tresna-barra mailatan konfiguratutako nabigatzailearekin ikusi ahal izateko garatu dira gune hauek.
  • Atariko dokumentu jakin batzuk bistaratzeko beharrezkoak diren programak atal bakoitzaren ezkerreko menuko "utilitateak" aukeratik deskarga daitezke.
  • RSS 2.0 estandarren araberako edukiak ere eskaintzen dira. RSS zerbitzua erabiltzeko, irakurgailu edo eranskailu izeneko programa bat edo estandar hori onartzen duen Interneteko arakatzaile bat instalatu behar da.
Azken eguneratzearen data: 20/6/2012
  • Icono de conformidad con el Nivel Doble-A,
  • XHTML 1.0 Transitional Válido
  • CSS Válido
  • RSS