Estatuak Kudeaketarako Agintaritza edo Agintaritza Ziurtagiri-emaile gisa dituen eskumenei sostengua ematen die Europako Lurralde Lankidetzako programa operatiboetan, 2014-2020 aldirako.
Europako Lurralde Lankidetzako ekimen komunitarioaren (INTERREG) helburua da muga nazionalak eragozpen ez izatea ez garapen orekaturako ez Europako lurraldearen integraziorako. Ekimenak ekintza integratua ere badakar garapen ekonomikorako eta kohesio ekonomiko eta sozialerako. Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez finantzatzen da, eta batera finantzatzen diren zenbait programa eragiletan antolatzen da, itzuli behar ez diren diru-laguntzen bidez. Diru-laguntza horiek proiektuetara (eragiketak) bideratzen dira, eta onuradunari ematen zaizkio, ezarritako baldintzetan, onuradunak ordaindu beharrekoa ordaindu duela frogatu ondoren.
Baterako finantzazioaren ehunekoa, gehienez, %85era iristen da, nahiz eta kasuan kasu Programa Operatibo bakoitzeko negoziatzen den.