Aurrekontu Sistema Berria deritzonaren zati osagarri gisa, REGIOnet aplikazioa arduratzen da administrazioaren, enpresen eta fundazioen azpisektoreko eta Gizarte Segurantzako inbertsioen erregionalizazioari dagokion informazioa era integratuan ustiatzeaz.
Aurrekontuak egiteko prozesuan, lanketarako transakzio-aplikazioak eskuratzen ditu REGIOnet-ek, eta, hari galderak egitean, irteerak eraikitzeko eta formateatzeko erabiltzen diren datuak eskuratzen ditu. Hala, erabiltzaile bakoitzari dagokion eremuko informazioa, une horretan datuek duten egoerari buruzkoa, emango zaio. Parlamentuari Lege Proiektua aurkeztu ondoren (edo Gorte Nagusiek EAOen Legea onartu ondoren), sistemak «argazki» bat sortzen du, erabiltzaileek dokumentazioa kontsultatzeko aukera izan dezaten.