Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

logo cinconet

CINCOnet (multinet bitartez atzi daitekeen kontabilitate-informazioaren zentroa,Centro de INformación COntable accesible vía multinet) informazio-sistema bat da, Estatuko Administrazio Orokorreko eta erakundeetako kontabilitate-informazioa ematen duena.

Kontsultak egiteko, datu hauek aukeratu daitezke:

  • Nahi duzun aurrekontu-ekitaldia.
  • Aurrekontua —gastuena edo sarrerena) eta eskuratzeko informazioaren formatua.
  • Eskatutako informazioaren kontabilitate-data.
  • Txostenaren banaketa organikoa, funtzionala edo ekonomikoa, baldin eta gastuen aurrekontua bada; eta banaketa ekonomikoa, baldin eta diru-sarreren aurrekontua bada.
  • Aurkeztu nahi diren aurrekontu-faseen zenbatekoak.
  • Moneta-unitatea eta -eskala.

Kontsultak kataloga, daitezke. Hala, aldizka kontsulta berak egiten badira, haiek katalogatzeko erabilitako izena adieraziz gero eta eskaera-data aldatuz gero, nahi den informazioa eskuratuko da.

Bestetik, kontsultek lehenespenez ematen dituzten zenbatekoak ere kataloga. daitezke. Hala, erabiltzaileak zenbateko batzuei buruz kontsulta bat baino gehiago egiten baditu, zenbateko lehenetsi horiek zehaztu ahal izango ditu, kontsulta bakoitzean haiek aukeratu beharrik ez izateko.

Pantailako informazioa Excel eta Access dokumentuetara esporta daiteke, eta horrek aukera ematen dio erabiltzaileari eskuratutako datuen aurkezpena pertsonalizatzeko.

Informazio guztia egunero eguneratzen da, eta eskuragarri dago ia eremu guztietarako eta gehitze- edo xehetasun-maila guztietarako.

Hauei buruzko datuak ditu:

  • Gastu-eragiketak (1986az geroztik)
  • Uneko ekitaldiko gastuen, itxitako ekitaldietako gastuen eta ondorengo ekitaldietan kargatzeko gastuen egoerak (1986az geroztik)
  • Uneko ekitaldietako eta itxitako ekitaldietako sarreren egoerak (1986az geroztik)
  • Altxortegiko aurrerakinen egoerak (1989az geroztik)
  • Tokiko baliabideen egoerak (1986az geroztik)
  • Aurrekontukoak ez diren eragiketen egoerak (1986az geroztik)
  • Kontabilitate finantzarioaren egoerak (1986az geroztik)
  • Ordainketa-kutxa bidezko ordainketen egoerak (2000az geroztik)
  • Hirugarrenen gastuen egoerak (itxitako ekitaldikoak, uneko ekitaldikoak eta ondorengo ekitaldietan ordaintzekoak) (1993az geroztik)
  • Hirugarrenen datu orokorrak (1986az geroztik)
  • Gastu-superproiektuen egoerak (itxitako ekitaldikoak, uneko ekitaldikoak eta ondoren ekitaldietan ordaintzekoak) (1999az geroztik)
  • Gastu-proiektuen egoerak (itxitako ekitaldikoak, uneko ekitaldikoak eta ondoren ekitaldietan ordaintzekoak) (1999az geroztik)
  • Proiektuen espedienteen egoerak (itxitako ekitaldikoak, uneko ekitaldikoak eta ondoren ekitaldietan ordaintzekoak) (1999az geroztik)
  • Superproiektuen, proiektuen eta gastu-proiektuen espedienteen gastu orokorrak (1999az geroztik)

Informazio hori guztia egunero eguneratzen da, eta eskuragarri dago ia eremu guztietarako eta gehitze- edo xehetasun-maila guztietarako.