Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

docunet

Docunet web-arkitekturan zentralizatutako aplikazio informatikoa da, eta dokumentu egituratuak editatzeko eta fitxategi- edo paper-formatuan sortzeko funtzioa du.

Kontabilitate-dokumentuak

Kontabilitate-dokumentuak Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren 1996ko otsailaren 1eko Aginduan ezarritako formatuan eta egituran inprimatzeko aukera ematen du (Agindu horren bidez onartzen dira Estatuko Administrazio Orokorrak erabili behar dituen kontabilitate-dokumentuak eta ondorengo aldaketak). Halaber, kontabilitate-dokumentu horiek TELCON formatuan eta fitxategi-euskarrian sortzeko aukera ematen du, TELCONen espezifikazio dokumentuetan ezartzen denez (Erakundeetarako 1.0 bertsioa eta Estatuko Administrazio Orokorraren TELCON Espezifikazioak dokumentuaren 3.0 bertsioa).

Dibisetan egindako ordainketen eranskinak

Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren eta Altxorraren eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren 2011ko otsailaren 22ko Ebazpenaren arabera (dibisetan egiteko ordainketen prozedurak arautzen ditu), Docunet-en bidez sor daitezke dibisetan egindako ordainketen eranskinak, dagozkien kontabilitate-dokumentuekin batera kontabilitate-bulegoetara bidali behar direnak. Eranskin hori fitxategi-formatuan deskarga daiteke, edo, hartzailea bakarra denean, paperean inprimatu.

Espedientearen beste dokumentu egituratu batzuk

Halaber, aplikazio horretara sartzen diren gastu-espedientearen dokumentu egituratuak, normalizatuta daudenak, editatzeko aukera ematen du, baita fitxategi- edo paper-formatuan sortzeko aukera ere.