Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

GESFICH fitxategiak kudeatzeko informazio-sistemaren bidez, bolumen handiko fitxategiak Internet bidez bidal eta jaso ditzakete aurretik alta eman duten erabiltzaile ezagunek haien artean. Erabiltzaileen arteko datu-zirkulazioa (informazio-sistemak berak aurretik konprimatutako fitxategien bidez egin ohi da) modu seguruan egiten da SSL saioetan, eta posta elektronikoa erabiltzen da fitxategiren bat heldu dela jakinarazteko. Fitxategien bolumena dela eta, haiek ezin dira ohiko bideetatik bidali (posta elektronikoa).

Hauek saihesteko jarri da abian informazio-sistema hori: alde batetik, Estatuko Klase Pasiboen pentsioen edo pentsiodunen datuen euskarri fisikoak (zintak, CDak, DVDak) sortzea, eta, bestetik, euskarri horiek azken erabiltzaileari (dokumentazio masiboa egiteko datu horiek erabiltzen dituzten hirugarrenak, normalean) eramatea. Horren ordez, informazio guztia Internet bidez bidaltzen da, une oro hartzailearen identitatea bermatuta.

Segurtasuna bermatuta dago, identifikazio gisa ziurtagiri elektronikoak erabiltzen baitira, eta sistemaren erabiltzaile izateko baimena eskuratu behar baita.

Internet bidezko informazio-sistema horretara, informazio-sistemen mahaigain pertsonalizatuaren bidez sartzen da.