Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

Nomina Zerrenden Informaziorako Sistemaren (LisNom) helburua da behar den informazio ekonomikoa Estatuko Klase Pasiboetako Gaituen esku uztea. Informazio hori emateko, bitartekaritza-lanak egiteko beharrezkoak diren lan-zerrendak eratuko dira, eta, hala, ez dute Ekonomia eta Ogasun Ordezkaritzetako Klase Pasiboetako Unitateetara joan beharrik izango zerrenda horiek hartzera, edo ez dira posta arruntez bidali behar izango.

Informazio Sistema 2004ko maiatzaren 1ean jarri zen martxan, eta, haren bidez, aurreko seihilekoko nomina-zerrendak kudeatu, kontsultatu edo inprima daitezke.

Zerrenda hauek kontsultatu daitezke:

  • Koadratze-mugimenduak.
  • Koadratze-laburpena.
  • Sortzapenen eta deskontuen laburpena.
  • Nomina-gorputza.
  • Bajak diru-itzulerarekin.
  • Sortzapenen eta sortutako baina jaso gabeko hartzekoen deskontuen laburpena.
  • Sortutako baina jaso gabeko hartzekoen nomina-gorputza.