Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

Nexus da 2000-2006 bitartean 1999ko ekainaren 21eko 1264/99 (EB) Erregelamenduaren arabera Kohesio Funtsa kudeatzen laguntzeko sistema.

Sistema horrek funtzionaltasun orokor hau eskaintzen du:

  • Proiektuak egitea. Proiektuak edo proiektu-multzoak eskatzeko gestoreek beharrezkotzat jotzen duten informazio guztia eskuratzeko aukera ematen du. Informazio garrantzitsuenak dira: finantza-plana, kostuak, adierazle fisikoak, gauzatze-egutegia, ingurumen-inpaktua eta erregionalizazioa.
  • Proiektuak eskatzea. Proiektu baten edo proiektu-multzo baten onarpen-prozesua (Europako erabakia) eskuratzeko aukera ematen du, data eta datu garrantzitsuak erregistratzen baititu; orobat, Europako Batasunak eskatutako informazio osagarriei buruzko erregistroak ere eskuratu daitezke.
  • Proiektuen aldaketak kudeatzea. Proiektu baten ibilbidean gerta daitezkeen egoera-aldaketa guztiak erregistra daitezke, aurretiazko izapideetatik proiektua bukatu arterainokoak. Proiektuen ibilbide osoko aldaketa guztien eta egoeren berri izateko behar den kontrola ematen du.
  • Proiektuak gauzatzeko funtzio espezifikoak kudeatzea (onarpena, konpromisoak, ordainketa-eskaerak kalkulatzea, transferentzia-aginduak kalkulatzea, ziurtagiriak) eta dagozkien dokumentu ofizialak emititzea. Sistemaren oinarrizko gunea da, Altxortegiko fluxuak kudeatzen laguntzen baitu.
  • Proiektuei egindako kontrolen eta haietatik sor daitezkeen finantza-zuzenketen kudeaketa. Funtzionaltasun hori egikaritzearen kudeaketarekin lotuta dago, alderdi batzuetan egikaritze hori proiektuetan egindako kontrolen emaitzen araberakoa baita.
  • Jarraipen Batzordeen kudeaketa osoa: jarraipen-batzordea irekitzea, fitxak sortzea, informazioa bide batetik baino gehiagotik lortzea (intranetez, Internetez, eskuz edo fitxategiak kargatuz), batzordearen informazioaren kalitate-kontrola egitea eta batzordearen liburuak sortzea.
  • Kontsulta analitikoak (GAUDÍ informazio-sistema) eta zerrendak.
  • Horrez gainera, sistemaren administraziorako modulu bat ematen da.

Erabiltzailearen arabera informazioa eskuratzeko eta erabiltzeko eskaintzen diren mailak zehaztasun handiarekin defini daitezke; erabiltzaile bakoitzari esleitutako aukerak berariaz kontrolatzeko aukera ematen du.