Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

Aurrekontu Sistema berria deritzonaren zati osagarri gisa, PGEnet aplikazioa arduratzen da administrazioen, enpresen eta fundazioen azpisektoreetako informazioa ustiatzeaz, eta horren helbururik garrantzitsuena da Lege Proiektua eta horren ondorengo Estatuko Aurrekontu Orokorren (EAO) Legea urtero osatzen duten dokumentazioa sortzea.

Zehazki, PGEnet-ek hiru funtzionalitate nagusi inplementatzen ditu:

  • Aurrekontuak egiteko sistemetatik eta horren arduradunek kargatutako informaziotik linean eskuratutako zenbakizko informaziotik abiatuta, Gobernuak Parlamentuari bidaltzen dion EAOen Lege Proiektuaren dokumentazio ofiziala eta Gorte Nagusiek ondoren onartutako Legea sortzea. PGEnet arduratzen da linean kontsulta daitekeen informazio elektronikoa sortzeaz, baita bestelako euskarrietan banatzen dena sortzeaz ere (CD-ROMak eta poltsiko-memoriak), bai eta inprentan, era tradizionalean, lantzen denaz ere.
  • Aurrekoarekin zerikusirik izan ez arren, ofizialaren antzeko formatua duen bestelako dokumentazio garrantzitsua editatzea, eta erabiltzaileei EAOen informazioari buruzko kontsulta parametrizatuak egiteko mekanismoak ematea.
  • Aurrekontuen fitxategi historikoa ematea, sistemak berak sortutako informazioaz gain sistema hori ezarri aurreko dokumentazio ofizialaren digitalizazioaren emaitza barruan duena.

Aurrekontuak egiteko prozesuan, lanketarako transakzio-aplikazioak eskuratzen ditu PGEnet-ek, eta, harigalderak egitean, irteerak eraikitzeko eta formateatzeko erabiltzen diren datuak eskuratzen ditu. Hala, erabiltzaile bakoitzari dagokion eremuko informazioa, une horretan datuek duten egoerari buruzkoa, formatu ofizialean emango zaio. Parlamentuari Lege Proiektua aurkeztu ondoren (edo Gorte Nagusiek EAOen Legea onartu ondoren), sistemak «argazki» bat sortzen du, erabiltzaileek dokumentazio ofizial guztia kontsultatzeko aukera izan dezaten.

Irteerei dagokienez, PGEnet-ek emaitzak ikusteko moduan eman ditzake (PDF), edo tresna ofimatikoekin tratatzeko moduko formatuan (HTML).

PGEnet-ek EAOen dokumentazioa argitaratzeko prozedura elektronikoa eta paperezkoa bateratzea lortu du —aplikazioaren mugarrietako bat izan da hori—, eta, hala, dokumentuak sortzeko denbora murrizteaz gain, azken produktuaren kalitatea hobetu du.