Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Oinarrizko Funtzionalitateak

OINARRIZKO FUNTZIONALITATEAK.

Aplikazioaren oinarrizko funtzionalitateak funtsen kudeaketan erantzukizuna duten agintari desberdinekin zer ikusia dute:

Kudeaketa agintaria:

  • Hasierako programazioa
  • Exekuzioa (finantzarioa eta adierazleena)
  • Itzulketa eskaerak.
  • Urteroko topaketak/Jarraipen batzordeak.
  • Berriz egindako programazioak.

Ziurtatze agintaria:

  • Gastu aitorpenak eta ordainketa eskaerak
  • Altxor kobrantzak.
  • Banaketak.
  • Zerga eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioen egiaztapena.
  • Altxorrarekiko transferentzien eta itzultzeen eta itzulketen proposamenak.

Ikuskapen agintaria:

  • Kudeaketa kontrolak.
  • Ziurtagiri kontrolak.
  • Deskargak
Nobedade funtzional nagusi gisa, honako hauek aipatu behar dira:
  • PE aurkezpena.
  • Jarduera ildoak.
  • Ordainketa aginduen proposamenen izapidetze elektronikoa.
Aurreko aldietako ezaugarri nagusiak mantendu dira:
  • Kontrolen tratamenduaren sendotzea (ikuskapena) orain arte gehiago nabarmendu diren kudeaketa eta ziurtagiriei dagozkien alderdiak alde batera utzi gabe (ordainketak).
  • Artxibo digitaleko sistema baten ezarpena, bertan, egituratu gabeko informazio dokumental guztia sartzeko.
  • Ziurtagiri digitalen eta sinadura elektronikoaren erabilera, espediente guztiak sistemaren barruan kudeatu ahal izateko, hortik kanpoko inolako izapiderik egin behar ez izateko.
  • Web zerbitzuen erabilera, informazio bideak errazteko.
  • Informazioa tratatzeko erraztasunak barne hartzea, sistemaren erabiltzaileei ahalik eta autonomia handiena eman ahal izateko, zehazki garatutako kontsulta moduluak osatuz.

Aurretik aipatutako alderdiren bat sakonago aztertuz, aurreikusi da ziurtagiri digitalak eta sinadura elektronikoa, gutxienez, honako prozesuetan erabiliko direla:

  • Erabiltzaile desberdinak Interneten bidez sartzen direnean.
  • Europar Batzordearekin egin beharreko informazio bidalketetan.
  • Bitarteko erakundeek eta agintari desberdinek igorritako ziurtagirietan.
  • Altxor Publikorako transferentzien proposamenak egiterakoan.

Bestalde, web zerbitzuak honako honetarako erabiliko dira:

  • Batzordeari informazioa bidaltzeko.
  • Sisteman informazio masiboa kanpo fitxategietatik kargatzeko, hasierako programazioan, proiektuen exekuzioan eta kontroletan.
  • Zerga Agentziarekin eta Gizarte Segurantzarekin harremanetan egoteko.
  • Ikuskapen agintariak egindako kontrolak kargatzeko.

Azkenik, informazioa tratatzeko erraztasunak honakoak izango dira:

  • Sistemak sortutako finantza egoera guztiak PDF eta HTML formatuan hornituko dira, izaera ofimatikoko erremintekin tratatu ahal izateko.
  • Osagarrizko kontsulta zehatzak izango dira HTML formatuan: nahiz eta inprimatu ahal izan, horretarako pentsatu ez direnak eta finantza lauki klasikoa behar ez dituztenak.
  • Kanpo fitxategien kargak datuak elkar trukatzeko fitxategi normalizatuen bidez egingo dira XML formatuan, eta deskargak HTML zein TXT formatuan eskatu ahal izango dira (zenbaitetan, baita XML formatuan ere, hartzaileak izaera informatikoa duenean).

MODULUAK

Bost moduluk osatzen dute sistema: kudeatzeko berariazko hiruk (Kudeaketa-agintaritza, Ordainketa-agintaritza eta Kontrolak) eta aurrekoei zerbitzu ematen dieten beste bik (Administrazioa eta Informazio-kanala). Badira kudeaketako hiru modulu, esku hartzen duten unitateak ez bezalakoak, Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren bi zuzendariordetza (kudeaketa- eta ordainketa-agintaritzak) eta IGAE, auditoretza-agintaritza gisa.