Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Norengana jo, arazorik egonez gero?

Sartzean edo GAUDÍ erabiltzean gorabeheraren bat gertatuz gero, erabiltzaileak honela jokatu behar du:

  • GAUDÍra sartzearekin lotutako gorabeheraren bat bada (Interneteko Aurrekontu Administrazioaren Atarira ezin sartu izatea, erabiltzailearen idazmahai pertsonalizatutik ikonoa desagertu izana edo ikonoaren bidez sartzeko arazoak izatea) edo aplikazioa normaltasunez erabiltzea oztopatzen duen arazoren bat bada, Aurrekontu Informatikako zerbitzuetako Gorabeheren Koordinazio Unitateari gorabeherak jakinarazteko Aurrekontu Administrazioaren Atarian bertan argitaratzen den mekanismoa erabili behar da (Atariko orri nagusiko "Acceso a los Sistemas de Información" estekari jarraituz agertzen den erabiltzaileen identifikazio-orriko "Notificación de Incidencias" atalean).
  • Gorabehera funtzionala bada (araua interpretatzeko modu ezberdinak, aplikazioa erabiltzen ez jakitea, hobekuntza funtzionalak egiteko iradokizunak...), mezu elektroniko bidez jakinaraziko zaie Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren arduradun funtzionalei, aplikazio bakoitzaren postontzian, kasuan kasuko unibertsoaren arabera. "KUDEAKETA" hitza idatziko da mezuaren gaian.
  • Aplikazioa ondo ez dabilelako edo espero zen bezala ez dabilelako sortutako gorabeheraren bat bada, aurreko kasuan azaldutako bidea erabili behar da. Mezuaren gaian, "DESARROLLO" ("garapena") jarri behar da. Aurrekontuen eta Europar Batasuneko Funtsen Aplikazioen II. Arazoa Europako Aurrekontu eta Funtsen Aplikazioen II. dibisiora (División II de Aplicaciones de Presupuestos y Fondos Europeos) zuzenduko da, hura baita aplikazioaren diseinuaren eta eraketaren arduraduna. Gorabeherak eraginkortasun handiagoz sailkatzeko eta konpontzeko, "KUDEAKETA"ri edo "GARAPENA"ri buruzko gorabeherak jakinarazteko mezu elektronikoetan, baliagarritzat jotako dokumentu guztiak eransteaz gain, informazio hau jarri behar da mezuan bertan:

Izena
Erabiltzaile-kodea
Erakundea
Harremanetarako telefonoa
Eragiketa-ingurunea("ekoizpena" edo "probak")
Kontsultaren arrazoia
Erantsitako artxiboen deskribapena, erantsi badira(adibidez, errore-mezuen pantaila-irudiak eta horiek errepikatzeko jarraitu beharreko eragiketa-hurrenkera)