Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Nola eskatu?

Aplikazioaren sarbide eskaeran erabilitako formularioak:

 Formulario hau emango da dagokion erabiltzaile eskudunak (kudeatzaile sinatzailea edo aholkularien ordezkari titularra) COREnet aplikaziora sartzeko eskaera egiten duen unean, “sistemetarako sarbide eskaera” aukeraren bidez, aurrekontu Administrazioaren atariaren barruan (https://www.pap.hacienda.gob.es).

Aplikazio honetarako, kanpo erabiltzaile berrien alta eskaerak Sarbideen kontrola izeneko orrian deskribatutako prozeduraren arabera izapidetu beharko dira. Horretara, atari honen Bulego birtuala atalaren bidez sartzen da.

Zentro Kudeatzaileetarako informazioa

Estatuko Administrazio Nagusiko zentro kudeatzaileek eta Erakunde Autonomoek, bide telematikoen bidez, inbertsioaren egiztapen materialeko egintzetarako IGAEKO ordezkaria eskatzeko prozeduran parte hartzeko prozedura, Aurrekontu Administrazioaren Interneteko Atariaren Bulego birtualaren bidez gauzatzen da.

COREnet aplikazioak erabiltzaile gisako bi sarbide profil bereizten ditu:
  • Sinatzeko erabiltzaile eskuduna, Zentro kudeatzailearen titularrari edo AGE edo eskaera hau egiteko eskumena duen Erakunde Autonomoaren izapidetze unitate eskatzaileari dagokio.

  • Erabiltzaile izapidegilea, aipatutako Ebazpenaren arabera, aurreko erabiltzaile eskudunak izendatuko du bere zerbitzuak Zentro kudeatzailean edo AGE edo Erakunde Autonomoaren Izapidetze unitate eskatzailean eskaintzen dituzten pertsonen artean, inbertsioaren egiaztapen materialeko egintzetarako, IGAEko ordezkaria hautatzeko eskaerak grabatzeko.
Zentro kudeatzaileek COREnet atarira sartzeko baimena Aurrekontu administrazioaren esparruko informazio sistemetara sartzeko ohiko bidearen bitartez eskatu beharko duteHorretarako Aurrekontu Administrazioaren Atarian, sartuko dira bulego birtualaren “Sistemetarako sarbide eskaera” aukeraren bidez (RADIX aplikazioa erabiliz), lehendabizi erabiltzaile sinatzailea eta, ondoren, erabiltzaile izapidetzaileak. Horretarako, SEAPeko @FIRMA plataformak onartutakoen artean onetsitako ziurtagiri elektronikoa behar da:
  • Aipatutako “Sistemetarako sarbide eskaera” adierazitako aukeratik eskuragarri dagoen “sarbideen kontrola” orrian, aukeratu behar da “Aurrekontu Administrazioaren informazio sistemetarako sarbide kudeaketa” esteka eta ondorioz, RADIX aplikaziora sartu ahal izango da.
  • RADIX aplikazioan sartu ondoren “Erabiltzaile (kanpokoa) Alta”. aukera sakatu beharko duzu. Bertan, bete beharko duzu RADIX aplikazioa, modu antolatuan, eskatzen doan informazio osoa:
    • Lehendabizi, erabiltzaileari dagokion zentro kudeatzailearen identifikazio datuak.
    • Ondoren, zure identifikazio datuak sartu behar dituzu, izen-abizenak izan ezik, horiek zure ziurtagiri elektronikoaren bidez lortuko baitira, eta zure hierarkia arduradunaren identifikazio datuak, eta baita erabiliko den jakinarazpen esteka motaren inguruko informazioa ere.
    • Informazio sistema gehitu” botoiaren bidez, COREnet aplikazioa aukeratuko duzu, adierazitakoen artean.
    • Sarbide profilaren eremuan, adieraziko da alta erabiltzaile “sinatzaile” moduan edo erabiltzaile“izapidetzaile”(ez sinatzailea) moduan eskatzen denOndoren “Produkzioaren” check markatu, produkzio ingurura sartzeko baimena eskatuko dela adierazteko
Ondoren eskatzen den “justifikazioa” esparrua nahita nahiez bete behar da. Testu askeko eremu bat da, eta eskaera erabiltzaile Sinatzaile baten eskutik eginez gero, eskumenaren funtsa adierazi beharko duzu, gaitasuna eman duen arauari helduz. Ez bada halakorik argitaratu, ez da eskaeran erantsi beharko.
RADIX aplikazioak fitxategi bat eransteko aukera ematen du (bat bakarrik), eskaera osatzeko beharrezkoa den kasuetarako.
Azkenik sakatu “Ados” botoia eskaera amaitzeko.
Era horretan burututako sarbide eskaera, eta aplikazioan berriz sartuta, eskatzaileari zuzendutako posta elektroniko automatiko bat jaso ondoren, baieztatuzkoak fitxategiaren arduradunaren eskutik baimenduko dira, bidezkoa bada, kasu honetan, Kontratuak, Diru-laguntzak eta Hitzarmenen Ikuskapen, Fiskalizatze eta Analisiaren Zuzendariordetza Nagusia (ASIFyAJ).
Eskaera zentro kudeatzailearen erabiltzaile “Sinatzailearen” bidez egiten bada, formulario bat bete beharko da. Bertan, adieraziko da aplikazioan sartzeko baimentzen dituen erabiltzaile izapidetzaileen zerrenda:
Formularioa zuzen bete ondoren, sinadurarako erabiltzaile kudeatzaileak (erabiltzaile sinatzailea) erantsi beharko du COREnet aplikazioan sartzeko baimena eskatzen duen unean, aurretik aipatu den bezala, edo posta elektronikoaren bidez, hurrengo helbidera:
Erabiltzaile izapidetzaile batek COREnet aplikaziora RADIX bidez sartzeko baimena eskatzen duenean, aplikazio honen fitxategiaren arduradunak, hau da, SGIFyAJ, egiaztatuko du COREnet sartzeko baimena eskatu duzula, eta erabiltzaile Sinatzaileak aurretik adierazitako formularioaren bidez baimena eman dizula. Erabiltzaile kudeatzaileentzako eskuliburua dago pdf formatuan, eta esteka honetatik deskargatu daiteke:
Era berean, laguntza hau aplikazioan bertan eskuragarri dago, dagokion baimena eskuratu ondoren erabilgarria.Prozeduraren inguruko edozein kontsultarako, zuzendu honako helbide elektronikora:
 Sarbide eskaeraren inguruko edo COREnet aplikazioaren erabileraren inguruko edozein arazo teknikorako, zuzendu posta helbide honetara:

Aholkularien Ordezkarientzako informazioa

Aholkulari ordezkariak COREnet atarira sartzeko, Aurrekontu Administrazioaren esparruko informazio sistemetan sartzeko baimena eskatzeko ohiko bidetik zuzendu beharko dira. Une horretan, beste aplikazio batera sartzeko baimena badu, edo baita COREnet atarira sartzeko ere, baina beste profil batekin, ondoren zehazten diren hiru aukera eskainiko dira:
  1. COREnet atarira sartzeko baimena Aurrekontu Administrazioaren aplikazioen erabiltzaile berri gisa.
  2. COREnet atarira sartzeko baimena, une honetan Aurrekontu Administrazioaren beste informazio sistemen erabiltzaile izanik.
  3. COREnet atarirako sarbide profila aldatzeko baimen eskaera, une horretan COREnet atariko erabiltzaile izanik.

1.-COREnet atarira sartzeko baimenaren eskaera Aurrekontu Administrazioaren aplikazioen erabiltzaile berri gisa.

COREnet aplikazioan sartzeko baimena eskatzeko, Aurrekontu Administrazioaren esparruko informazio sistemetara sartzeko baimena eskatu beharko duzu. Horretarako, Aurrekontu Administrazioaren Interneteko Atarian sartu beharko zara, bulego birtualaren “Sistemetarako sarbide eskaera” aukeraren bidez (RADIX aplikazioa erabiliz), lehendabizi, ordezkari titularraren eskutik, eta ondoren, ordezko bezala dagoen ordezkariaren eta langile funtzionarioen eskutik. Hura egiteko, SEAPeko @FIRMA plataformak baimenduen artean, onartutako ziurtagiri elektronikoa behar da:
  • Adierazitako “Sistemetarako sarbide eskaera” ataletik sartzen den “sarbideen kontrola” orrian, aukeratu behar da “Aurrekontu Administrazioaren informazio sistemetarako sarbideen kudeaketa” esteka, eta horren bidez RADIX aplikazioa erabilgarri izango da.
  • Adi: Gala@ aplikazioak baliozko ziurtagiri elektroniko bat behar du. Hura aukeratu beharko da eta ondoren PIN zenbakia tekleatuko da.
  • RADIX aplikazioan sartu ondoren, “Erabiltzaile alta (kanpokoa)” aukera sakatu beharko duzu. Bete beharko duzu RADIX aplikazioa modu antolatuan eskatuz doan informazio guztia:
    • lehendabizi erabiltzaileari dagokion zentroko Aholkulari Ordezkariaren identifikazio datuak.
    • Ondoren, zure identifikazio datuak sartu behar dituzu, izen-abizenak izan ezik, zure ziurtagiri elektronikoaren bidez lortuko baitira, eta zure hierarkia arduradunaren identifikazio datuak eta baita erabiliko den jakinarazpenen esteka motari buruzko informazioa ere.
    • “Informazio sistema gehitu” botoiaren bidez, COREnet aplikazioa aukeratuko duzu aukeratu daitezkeen artean.
    • Sarbide profilaren esparruan, adieraziko da alta “aholkulari ordezkari titular” gisa edo “aholkulari ordezko ordezkari” gisa edo “aholkularien langile funtzionario ordezkari” gisa eskatzen den.
  • Ondoren, “Produkzioa” check markatu produkzio ingurura sartzeko baimena eskatuko dela adierazteko..
  • Bete ondoren eskatzen den “justifikazio” eremua. Zure eskaeraren arrazoiak azaltzeko testu askeko esparru bat da.
  • RADIX aplikazioari esker, fitxategi bat erantsi daiteke, eskaera osatu behar den kasuetarako, besteak beste, “aholkulari ordezkari titular” gisako erabiltzaileen kasua. Azken horiek dokumentu bat erantsi beharko dute aholkularien bulegoko kideak biltzen dituen zerrenda batekin.
  • Azkenik, sakatu “Ados” botoia eskaera amaitzeko.
Era horretan burututako sarbide eskaera, eta aplikazioan berriz sartuta, eskatzaileari zuzendutako posta elektroniko automatiko bat jaso ondoren, baieztatuzkoak fitxategiaren arduradunaren eskutik baimenduko dira, bidezkoa bada, kasu honetan, Kontratuak, Diru-laguntzak eta Hitzarmenen Ikuskapen, Fiskalizatze eta Analisiaren Zuzendariordetza Nagusia (ASIFyAJ).
Eskaera ordezkari titularrak egiten duenean, formulario bat osatu beharko du eta bertan, aplikazioan sartzeko baimena ematen dien gainontzeko langileen (langile funtzionarioak eta/edo ordezko ordezkaria) zerrenda bat adierazi beharko du
Formulario hau deskargatzeko sakatu honako esteka:
Formularioa zuzen bete ondoren, aholkularien ordezkari titularrak erantsi beharko du COREnet aplikazioan sartzeko baimena eskatzen duen unean bertan, aurretik azaldu den bezala, edo posta elektronikoz hurrengo helbidera bidali:
Aholkularien ordezkari titularraren mendeko erabiltzaile batek COREnet aplikazioan RADIX bidez sartzeko baimena eskatzen duenean, aplikazio honen fitxategiaren arduradunak, hau da, SGIFyAJ, egiaztatuko du COREnet sartzeko baimena eskatu duen erabiltzaileak bere titularraren baimena jaso duela aurretik aipatutako formularioaren bidez.

2.-COREnet sartzeko baimena eskatzea, une honetan beste informazio sistemen erabiltzaile izanik.

COREnet sartzeko baimena eskatzeko Aurrekontu Administrazioko esparruko informazio sistemetara sartzeko baimena eskatu beharko duzu, Aurrekontu Administrazioko Interneteko Atariaren bidez, bulego birtualeko “Sistemetarako sarbide eskaera” aukeraren bidez (RADIX aplikazioa erabiliz):
  • Aipatutako “Sistemetarako sarbide eskaera” aukeratik eskuragarri dagoen “sarbideen kontrola” orrian “Aurrekontu Administrazioaren informazio sistemetarako sarbideen kudeaketa” esteka aukeratu behar da, RADIX aplikaziora sartu ahal izateko
  • Adi: G@la aplikazioak baliozko ziurtagiri elektroniko bat behar du. Hura aukeratu eta ondoren PIN zenbakia tekleatu beharko da.
  • Ziurtagiriaren bidez sartu ondoren eta RADIX aplikazioaren barruan, “Informazio sistema berrietarako sarbidea” aukera hartu beharko duzu, “COREnet” hautatu eta erabiltzaile berrien kasuetarako (A kasua) adierazitako informazio berbera ekarri beharko duzu, “Aholkulari ordezkariaren jakinarazpen formularioaren” barne.

3.- COREnet aplikazioan sartzeko profila aldatzea eskatzea, une honetan COREnet aplikazioaren erabiltzaile izanik.

Kasu honetan, COREnet aplikazioan sartzeko profila aldatzea eskatzeko,  www.pap.minhap.gob.es atarian sartu beharko zara, bulego birtualeko “Informazio Sistemetarako Sarbidea” aukeraren bidez..
Ziurtagiriaren bidez sartu ondoren, RADIX aplikazioa abiatu beharko duzu eta haren barne, “Informazio sistemetarako sarbide profila aldatu” aukera hartu beharko duzu, “COREnet” hautatu eta “Sarbide Profila” esparruan, profil berria adierazi (aholkularien ordezkari titularra, ordezkaria edo langile funtzionarioak), eta erabiltzaile berrien kasuetarako adierazitako informazio berdina ekarri beharko duzu (A kasua), “Aholkularien ordezkariaren jakinarazpen formularioaren” barne.”.
Prozeduraren inguruko edozein kontsultarako, zuzendu honako helbide elektronikora:recepciones@igae.hacienda.gob.es.
Sarbide eskaeraren inguruko edo COREnet aplikazioaren erabileraren inguruko edozein arazo teknikorako, zuzendu posta helbide honetara:uci@igae.hacienda.gob.es