Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Norengana jo, arazorik egonez gero?

Sartzean edo Fondos 2007 erabiltzean gorabeheraren bat gertatuz gero, erabiltzaileak honela jokatuko du:

• Fondos 2007ra sartzearekin lotutako gorabeheraren bat bada (Interneteko Aurrekontu Administrazioaren Atarira ezin sartu izatea, erabiltzailearen idazmahai pertsonalizatutik ikonoa desagertu izana edo ikonoaren bidez sartzeko arazoak izatea) edo aplikazioa normaltasunez erabiltzea oztopatzen duen arazoren bat bada, edo Fondos2007SW web-zerbitzuari edo sinadura elektronikoko CocelWeb aplikazioari buruzko arazoren bat bada, Aurrekontu Informatika zerbitzuetako Gorabeheren Koordinazio Unitateari gorabeherak jakinarazteko Aurrekontu Administrazioaren Atarian bertan argitaratzen den mekanismoa erabili behar da (Atariko orri nagusiko "Informazio Sistemetarako Sarbidea" estekari jarraituz agertzen den erabiltzaileen identifikazio orriko "Gorabeheren Jakinarazpena" atalean).

• Gorabehera funtzionalen bat bada (araudiaren interpretazio desberdinak, aplikazioa erabiltzen ez jakitea, hobekuntza funtzionalen bat iradokitzea…), Europako Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusiko arduradun funtzionalei Fondos2007@sepg.hacienda.gob.es, helbidera mezu bat bidaliz jakinarazi behar da; gaiaren atalean "KUDEAKETA" jarri behar da.

• Aplikazioa ondo ez dabilelako edo espero zen bezala ez dabilelako sortutako gorabeheraren bat bada (karga masiboetarako XML fitxategiekin lotutako arazoak barne), aurreko kasuan erabilitako bide bera erabiliko da, hau da, mezu elektroniko bat Fondos2007@sepg.hacienda.gob.es, helbidera; gaiaren atalean, "GARAPENA" jarri behar da. Helmugan, Aurrekontu Aplikazioen eta Europako Batasuneko Funtsen Zuzendariordetza Nagusira bideratuko dute arazoa, hura da eta aplikazioaren diseinu eta eraikuntzaren arduraduna.

Gorabeherak eraginkortasun handiagoz sailkatzeko eta konpontzeko, "KUDEAKETA"ri edo "GARAPENA"ri buruzko gorabeherak jakinarazteko mezu elektronikoetan, baliagarritzat jotako dokumentu guztiak eransteaz gain, informazio hau jarri behar da mezuan bertan:

  • Izena
  • Erabiltzaile-kodea
  • Erakundea
  • Harremanetarako telefonoa
  • Eragiketa-ingurunea ("ekoizpena" edo "probak")
  • Kontsultaren arrazoia
  • Erantsitako artxiboen deskribapena, erantsi badira (adibidez, errore-mezuen pantaila-irudiak eta horiek errepikatzeko jarraitu beharreko eragiketa-hurrenkera)

Edonola ere, gorabehera bat ireki eta gero, zuzen identifikatzeko edo konpontzeko informazio gehiago behar bada, laguntza-zerbitzuak jarriko dira harremanetan erabiltzaileekin, eta ez alderantziz.

Europako Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusiko laguntza-zerbitzuaren telefono bidezko arreta (91 583 73 51 zenbakian) posta elektronikoa erabilgarri ez dagoenerako da soilik.