Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

OINARRIZKO FUNTZIONALTASUNAK.

Europako lurralde-lankidetza helbururako oinarrizko funtzionaltasunak atal hauetan banatzen dira:

Kudeaketa-agintaritza:

  • Hasierako programazioa.
  • Finantza-kudeaketa.
  • Birprogramazioa.
  • Artxibo digitala.
  • Txostenak.

Ziurtapen-agintaritza:

  • Eragiketak.
  • Gastu-ziurtagiria.
  • Gastu-aitorpenak.
  • Kobrantzak eta banaketak.
  • Transferentziak.

Karga/Deskarga masiboak:

  • ZPren eragiketa eta ziurtagirienak.
  • KAren baliozkotze eta gastuenak.
  • Deskarga masiboak.

Gastuen baliozkotzeak:

  • Gastuen baliozkotzeak.
  • Auditore-baimentzeak.
  • Eragiketa-ziurtapenak.

Kontrolak.

Koordinazioa.

2007-2013 esparru honetako funtzionaltasun berri nagusiak hauek dira:

  • Kontrolen tratamendua (ikuskaritza) sustatu da, orain arte gehiago nabarmendu izan diren kudeaketaren eta egiaztapenaren (ordainketak) alderdiak galdu gabe.
  • Artxibo-sistema digitala ezarri da, egituratu gabeko dokumentu bidezko informazio-mota oro gordetzeko.
  • Web-zerbitzuen erabilpena, informazio-fluxuak errazteko.
  • Informazio-tratamendurako erraztasunak gehitu dira, sistemaren erabiltzaileei ahal den autonomiarik handiena emateko, espezifikoki garatutako kontsulta-moduluen gehigarri gisa.

Aipatutako alderdi horietako batzuetan zertxobait gehiago sakonduz, web-zerbitzuak zeregin hauetarako erabiltzea aurreikusten da:

  • Batzordeari informazioa bidaltzeko.
  • Europako Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusiak Kudeaketa Agintaritza gisa jarduten duen programa operatiboetako eragiketei eta gastu-ziurtapenei buruzko informazioa masiboki kargatzeko.
  • Europako Batasuneko Funtsen Zuzendaritza Nagusiak Ziurtapen Agintaritza gisa jarduten duen programa operatiboetako gastu-baliozkotzeak masiboki kargatzeko.
  • Fondos 2007n dagoen informazioa deskargatzeko, gero beste kanpo-sistema batzuetan tratatzeko.
  • Zerga Agentziarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko harremanetarako.

Azkenik, informazio-tratamendurako erraztasunak hauek dira:

  • Sistemak sortutako finantza-egoera guztiak PDF eta HTML formatuetan emango dira, tresna ofimatikoekin tratatu ahal izateko.
  • HTML formatuko kontsulta espezifiko gehigarriak ere izango dira: inprimatu ahal izango diren arren, ez daude inprimatzeko pentsatuta,eta ez dute ohiko koadro finantzarioaren itxura izan beharrik.
  • Kanpo-fitxategietatiko deskargak datuak trukatzeko XML formatuko fitxategi normalizatuen bidez egingo dira, eta deskargak HTML formatuan nahiz TXT formatuan eskatu ahal izango dira (batzuetan, XML formatuan ere bai, jasotzaileak izaera informatikoa badu).