Gobierno de España. Ministerio de Hacienda y Función Pública. Abre nueva ventana
Administración Presupuestaria

Zer da eta zertarako balio du?

OINARRIZKO FUNTZIONALTASUNAK

Aplikazioaren oinarrizko funtzionaltasunak funtsen kudeaketaz arduratzen diren agintaritzekin lotuta daude:

Kudeaketa-agintaritza:

  • Hasierako programazioa.
  • Gauzatzea (finantzarioa eta adierazleena).
  • Errenboltso-eskaerak.
  • Urteko topaketak/Segimendu-batzordeak.
  • Birprogramazioak

Ziurtapen-agintaritza:

  • Gastu-aitorpenak eta ordainketa-eskaerak.
  • Altxorreko kobrantzak.
  • Banaketak.
  • Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ziurtapena.
  • Altxorrerako transferentzia-proposamenak eta itzultze-proposamenak.

Ikuskaritza-agintaritza:

  • Kudeaketa-kontrolak.
  • Ziurtapen-kontrolak.
  • Deskargak.

Funtzionaltasun berri nagusiak hauek dira:

  • Kontrolen tratamendua (ikuskaritza) sustatu da, orain arte gehiago nabarmendu izan diren kudeaketaren eta ziurtapenaren (ordainketak) alderdiak galdu gabe.
  • Artxibo-sistema digitala ezarri da, egituratu gabeko dokumentu bidezko informazio-mota oro gordetzeko.
  • Ziurtagiri digitalen eta sinadura elektronikoaren erabilpena, espedienteen kudeaketa osoa sistemaren barruan egin ahal izateko, sistematik kanpo izapiderik egin behar izan gabe.
  • Web-zerbitzuen erabilpena, informazio-fluxuak errazteko.
  • Informazio-tratamendurako erraztasunak gehitu dira, sistemaren erabiltzaileei ahal den autonomiarik handiena emateko, espezifikoki garatutako kontsulta-moduluen gehigarri gisa.

Aipatutako alderdi horietako batzuetan zertxobait gehiago sakontzeko, aurreikusten da ziurtagiri digitalak eta sinadura elektronikoa gutxienez prozesu hauetan erabiliko direla:

  • Erabiltzailea Internet bidez sartzean.
  • Europako Batzordeari informazio-bidalketak egin behar zaizkionean.
  • Bitarteko erakundeek eta zenbait agintarik egindako ziurtagirietan (ziurtapenetan).
  • Altxor Publikorako transferentzia-proposamenak egitean.

Bestalde, web-zerbitzuak zeregin hauetarako erabiliko dira:

  • Batzordeari informazioa bidaltzeko.
  • Kanpo-fitxategietatik informazio masiboa kargatzeko, hasierako programazioan, proiektuak gauzatzean eta kontrolak egitean.
  • Zerga Agentziarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko harremanetarako.

Azkenik, informazio-tratamendurako erraztasunak hauek dira:

  • Sistemak sortutako finantza-egoera guztiak PDF eta HTML formatuetan emango dira, tresna ofimatikoekin tratatu ahal izateko.
  • HTML formatuko kontsulta espezifiko gehigarriak ere izango dira: inprimatu ahal izango diren arren, ez daude inprimatzeko pentsatuta, eta ez dute ohiko koadro finantzarioaren itxura izan beharrik.
  • Kanpo-fitxategietatiko deskargak datuak trukatzeko XML formatuko fitxategi normalizatuen bidez egingo dira, eta deskargak HTML formatuan nahiz TXT formatuan eskatu ahal izango dira (batzuetan, XML formatuan ere bai, jasotzaileak izaera informatikoa badu).